“Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean” espezializazio diploma abian jarri dute

2024-09-11

Euskaltzaindiak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak batera ondu dute Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean espezializazio diploma. Diplomaren xedea da Euskaltzaindiko proiektuetan parte har dezaketen pertsonak trebatzea.

“Euskararen normalizazioak eta normatibizazioak XXI. mendean izan ditzaketen nondik norako garrantzitsuenei buruzko prestakuntza sendoa eman nahi du espezializazio diploma honek, etorkizuneko profesionalak sortzeko asmoz. Espero da graduondoko honetako ikasleak gerora izatea Euskaltzaindiko egitasmoetan parte hartuko duten pertsonak”.

Gutxieneko plaza kopurua 10ekoa izango da eta gehienekoa 15ekoa; 2024ko urriaren 1etik 2025eko maiatzera 23ra egingo da.

“Edozein gradu eskura izanda izango duzu sartzeko aukera, eta bereziki gradu hauetakoentzat izango da egokia: Euskal Ikasketak, Itzulpengintza, Zuzenbidea, Soziologia edo Informatika.  Idazleak, itzultzaileak, euskara teknikariak, interpreteak, irakasleak, hizkuntzalariak, ikertzaileak… ere espezializazio diploma honen hartzaile egokiak dira, etengabeko formazioa jasotzeko”.

Informazio gehiago, hemen.