“Txipli, txapla pum Amerikatik, a basque story from USA” dokumentala aurkeztuko dute Euskararen Etxean

2023-11-30

Bideo performancea eta dokumental esperimentala uztartzen dituen ikus-entzunezko egitasmoa aurkeztuko dute Amaia Hormaetxeak eta Endika Basagurenek Euskararen Etxean, abenduaren 14an, 19:30etik aurrera.

Dokumental esperimentalaren egileek adierazi dutenez, “euskal kulturari buruzko proiektua da, kulturak mugarik ez duela aztertzen duena”.

San Frantzisko, Los Angeles, Chino, Las Vegas eta New York hirietan jasotako irudiak biltzen dira dokumentalean.

“Chino edo San Frantzisko bezalako komunitateetatik hasita, euskaldun izatearen ikuspegi garaikideago bateraino, Elisabeth Macklin New Yorkeko poetaren figuran gorpuztuta: `gero eta globalizatuago dagoen mundu honetan, euskal kultura bizirik dago eta aktiboa da, mugak gaindituz´”.