Deialdi honetan bi eskari desberdin egiteko aukera egongo da; batetik, lantoki kooperatiboan lanerako espazio bat eskuratzeko aukera egongo da; eta bestetik, lantoki kooperatiboko bilera gelak modu jarraitu eta sistematikoan erabiltzeko eskaria egin ahal izango da.
- Euskararen Etxeak desberdinen arteko elkarlana sustatu gura du lantoki kooperatiboaren bidez; era berean, baita euskarazko jardunari babesa eman ere.
- Euskararen Etxeak euskararen sustapen eta hedapenean eragitea du helburu. Hori dela eta, lantoki kooperatiboan lan egiteko aukera izango dute euskara helburu edo misio duten entitate, elkarte edota norbanakoek.
- Lantoki kooperatiboaren erabilera DOAKOA da.
Nork izan dezake lantegi kooperatiboan lan egiteko aukera?
– Euskararen alde eta euskaraz lanean ari den edozein entitate, elkarte edo norbanakok.
– Euskara bere jardunaren helburu edo misio nagusi duen edozein entitate, elkarte edo norbanakok.
Nola egin daiteke eskaria?
- Lantoki kooperatiboan lanerako espazio bat eskuratzeko eskaria.
- Lantoki kooperatiboko bilera gelak erabiltzeko eskaria.
- Eskaria helbide honetara bidaliko da: koordinazioa@euskararenetxea.eus
– Eskariak aurkezteko epea: 2023ko azaroaren 7tik abenduaren 1era.
– Euskararen Etxean eskari bakoitza kasuan kasu baloratuko da eta posta elektroniko bidez helaraziko da erantzuna.
– Lantegi kooperatiboan lekua, gehienez, bi urterako esleituko da. Behin epe hori pasata, berriz egin beharko da eskaria.
– Entitate, elkarte edo norbanako bakoitzari, gehienez ere, lagun birentzako lanerako lekua esleituko zaizkio.
– Deialdiaren oinarriak ikusi.
Lantoki kooperatiboak eskaintzen duena:
– Lanerako espazioak honako baliabideak eskainiko dizkio langileari: wifia, entxufeak, lanerako mahai eta aulkia, eta norbere lanerako tresnak gordetzeko giltzapeko armairua aukeran.
– Inprimagailu-fotokopiagailua.
– Langileek Euskararen Etxeko sukaldea erabiltzeko aukera izango dute.
– Lantoki kooperatiboko langileen erabilerarako hiru bilera gela daude.
– Euskararen Etxeko bestelako aretoak erabiltzeko aukera. Areto horiek aurkezpenak, formazioak edota bilera jendetsuak egiteko aukera eskaintzen dute.
– Euskararen Etxeko harreran paketeak eta posta jasotzeko aukera.