2021ean egin zen Lantoki Kooperatiboaren lehenengo deialdia, eta egun, 7 entitate ari dira bertan lanean. 2021eko jardueraren ebaluazioa egin ondoren 2022ko irailetik 2023ko abendura lantoki kooperatiboa erabiltzeko 2 tokiren eskaintza egitea erabaki dugu.
- Euskararen Etxeak desberdinen arteko elkarlana sustatu gura ditu lantoki kooperatiboaren bidez; era berean, baita euskarazko jardunari babesa eman ere.
- Euskararen Etxeak euskararen sustapen eta hedapenean eragitea du helburu. Hori dela eta, lantoki kooperatiboan lan egiteko aukera izango dute euskara helburu edo misio duten entitate, elkarte edota norbanakoek.
- Lantoki kooperatiboaren erabilera DOAKOA da.
Nork izan dezake lantegi kooperatiboan lan egiteko aukera?
– Euskararen alde eta euskaraz lanean ari den edozein entitate, elkarte edo norbanakok.
– Euskara bere jardunaren helburu edo misio nagusi duen edozein entitate, elkarte edo norbanakok.
Nola egin daiteke lantegi kooperatiboan lan egiteko eskaria?
– Eskaria bete eta honako helbidera bidali beharko da: komunikazioa@euskararenetxea.eus
– Eskariak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 1etik 17ra.
– Euskararen Etxean eskari bakoitza kasuan kasu baloratuko da eta posta elektroniko bidez helaraziko da erantzuna.
– Lantegi kooperatiboan lekua, gehienez, bi urterako esleituko da. Behin epe hori pasata, berriz egin beharko da eskaria.
– Entitate, elkarte edo norbanako bakoitzari, gehienez ere, lagun birentzako lanerako lekua esleituko zaizkio.
– Deialdiaren oinarriak ikusi.