Loraldia Kultur Elkarteak gazteen sormena sustatuko du

2022-05-12

Bi egitasmo ondu ditu Loraldia Kultur Elkarteak gazte-sormenari laguntzeko asmoz:

Udako Loraldia Ola: Kultur formazioa udan eta Loraldia Terminala: Sormen berriaren plaza eta harrobia.

“Etorkizunari begira jarri nahi eta erreferente bilakatuko direnei plaza eta formazioa eskaintzea dugu xede. Transmisioa landuko dugu. Gazteei gaurko erreferenteak ezagutzeko parada eskaini, sormena sustatu eta bide propioa egiteko sormen guneak zabaltzea dugu asmo”, adierazi dute antolatzaileek.

Udako Loraldia Ola: sei eguneko sormen-egonaldiak dira, uda honetan egingo direnak, 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat. “Sei lantegi, Abbadia Jauregira bidaia bat eta zuzeneko solasaldi-emanaldiak ditugu egonaldi honen osagaiak”.

Loraldia Terminala: sortzaile gazteei eskaintzen zaien eremu berri bat da, Bilboko La Terminal gunean. Hala, maiatzaren 13an, Izaro Urrestarazu eta Maider Mulone dantzariek ikuskizun garaikidea aurkeztuko dute, Arima Zimeldua, eta, egun berean, Nerea Lizarralde antzezleak eta Ines Arestik Maitasuna baino handiagoa den sentimendu bakarra antzezlana taularatuko dute.

Informazio gehiago, hemen.