Erein argitaletxeak Sastraka/Maleza egitasmoa aurkeztuko du martxoaren 10ean, Donostian. Bertan, lau sortzailek parte hartu dute: Pello Lizarralde idazlea, Imanol Ubeda (Don Inorrez) musikaria, Jose Ignacio Agorreta argazkilaria eta Imanol Rayo zinegile eta argazkilaria.
Argitaratzailearen arabera, “horren guztiaren sorreran Pello Lizarraldek Jose Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen, eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma”.
Egitasmoak bi formatu izango ditu: batetik, martxoaren 10ean aurkeztuko duten liburua, zeinak “egindako lan guztia jasotzen du: testua, margolanak, diskoa, argazkiak eta argazki horiei laguntzeko sartutako soinuak”; bestetik, erakusketa bat ere izango da, “testu honetatik abiatuta sortu den guztia Iruñean, Gasteizen eta Donostian egongo da ikusgai 2022. urte honetan zehar. Eta Bilbon, 2023. urte hasieran. Inaugurazio egunetan Imanol Ubedak eta Don Inorrezek kontzertua eskainiko dute egitasmo honetarako egindako kantak aurkezteko”.
Informazio gehiago, hemen.