Ikastetxeetako LH1, LH2 eta LH3ko ikasleentzat egokitu ditugu Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentroko edukiak.
Hala, Hizkuntza aniztasuna munduan eta gugan izeneko jardueran, ikasleek bi ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, Hostopostoak eta Hizkuntzen mundua.
Biak ala biak, Euskararen Interpretazio Zentroaren edukiak lantzeko jarduerak dira, eta bisita bakarrean egin daitezke.
Hostopostoak, mahai-jolas erraldoi bat da; bertan, EIZko edukiekin lotutako hainbat proba egin eta galdera erantzun beharko dituzte.
Hizkuntzen Munduan, aurkezpen dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez munduko hizkuntzei, hizkuntzen garrantziari eta euskarari buruz hitz egingo dugu.
Egin erreserba telefonoz: 94 402 80 81