Euskararen Etxeko “Lantoki Kooperatiboa”, berrituta eta erabilgarri

2021-11-09

Bilbon kokatutako Euskararen Etxeak 2020. urtean hasi zuen bere eraberritze prozesua, herritarrei kalitatezko zerbitzu gaurkotuak eta egoki hornituak emateko asmoz.

Bada, 2021ean, prozesu horren azken faseari ekin diogu:

Lantegi Kooperatiboa edo Coworking gunearen eraberritzea.

  • Euskararen Etxeak desberdinen arteko elkarlana sustatu gura ditu lantoki kooperatiboaren bidez; era berean, baita euskarazko jardunari babesa eman ere.
  • Euskararen Etxeak euskararen sustapen eta hedapenean eragitea du helburu. Hori dela eta, lantoki kooperatiboan lan egiteko aukera izango dute euskara helburu edo misio duten entitate, elkarte edota norbanakoek.
  • Lantoki kooperatiboaren erabilera DOAKOA da.

Nork izan dezake lantegi kooperatiboan lan egiteko aukera?

– Euskararen alde eta euskaraz lanean ari den edozein entitate, elkarte edo norbanakok.

– Euskara bere jardunaren helburu edo misio nagusi duen edozein entitate, elkarte edo norbanakok.

Nola egin daiteke lantegi kooperatiboan lan egiteko eskaria?

Eskaria bete eta honako helbidera bidali beharko da: koordinazioa@euskararenetxea.eus.

– Eskariak aurkezteko epea: 2021eko azaroaren 11tik abenduaren 13ra.

– Euskararen Etxean eskari bakoitza kasuan kasu baloratuko da eta posta elektroniko bidez helaraziko da erantzuna.

– Lantegi kooperatiboan lekua, gehienez, bi urterako esleituko da. Behin epe hori pasata, berriz egin beharko da eskaria.

– Entitate, elkarte edo norbanako bakoitzari, gehienez ere, lagun birentzako lanerako lekua esleituko zaizkio.

– Deialdiaren oinarriak ikusi.

Lantoki kooperatiboak eskaintzen duena:

– Lanerako espazioak honako baliabideak eskainiko dizkio langileari: wifia, entxufeak, lanerako mahai eta aulkia, eta norbere lanerako tresnak gordetzeko giltzapeko armairua aukeran.

– Inprimagailu-fotokopiagailua.

– Langileek Euskararen Etxeko sukaldea erabiltzeko aukera izango dute.

– Lantoki kooperatiboko langileen erabilerarako hiru bilera gela daude.

– Euskararen Etxeko bestelako aretoak erabiltzeko aukera. Areto horiek aurkezpenak, formazioak edota bilera jendetsuak egiteko aukera eskaintzen dute.

– Euskararen Etxeko harreran paketeak eta posta jasotzeko aukera.

Honakoa da ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 08:00 – 20:00

Larunbatetan: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00

Igande eta jai egunetan itxita.

***Informazio guztia, hemen.