Xabier Lizardiren “Bihotz-begietan” berrargitaratu du Susak

2021-09-28

Xabier Lizardiren jaiotzaren 125. urteurrenaren harira, Susa argitaletxeak Bihotz-begietan poesia-liburua berrargitaratu du. Berrargitalpena irailaren 30ean aurkeztuko dute, ostegunean, Donostiako Udal Liburutegian, 12:00etatik aurrera.

Susaren arabera, “euskarak eman duen poema liburu ederrenen artean eder, Lizardiren Bihotz-begietan da eragin handiena izan duen obra euskal poesian: ia mende osoa pasatu da argitaratu zenetik eta ordutik honako euskal poesia ezin da ulertu Lizardi gabe”.

Hala, jatorrizko testua egungo ortografia estandarrera ekarri du argitaletxeak. Horrekin batera, Anjel Lertxundiren hitzaurrearekin eta Zuhar Iruretagoiena artistaren lanarekin osatu dute liburua. Azkenik, jatorrizko edizioa ere gehitu dute, eranskin gisa.

Liburuaren sinopsiak honela dio: “Euskarak eman duen poema liburu ederrenen artean eder, Lizardiren Bihotz-begietan da eragin handiena izan duen obra euskal poesian: ia mende osoa pasatu da argitaratu zenetik eta ordutik honako euskal poesia ezin da ulertu Lizardi gabe. Poeta jaio zeneko 125. urtemugan, jatorrizko testua egungo ortografia estandarrera ekarri dugu, Anjel Lertxundiren hitzaurrearekin, Zuhar Iruretagoiena artistaren esku hartzearekin eta, eranskin gisa, jatorrizko edizioa gehituta; guztia, Lizardiren poetikari irakurleak batzeko gogoz”.