Iaz abiatu genuen lehendabizikoz Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutanteak kultur zikloa, zeina literaturaren eta ahozkotasunaren inguruan ardazten den. 2020. urtea oso gorabeheratsua izanagatik ere, egitarauak oso harrera ona izan zuen kulturzaleen artean. Hartara, bigarren edizioa egingo dugu 2021eko irailetik abendura, Euskararen Etxean.
Horrekin batera, aurten Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jarri dugu martxan estreinakoz. Laguntza horrek 3.000 euroko saria bideratuko du 2022ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko.
- Euskarazko kultur emanaldi berriak sortzen laguntzea eta ezagutaraztea eta disziplina eta adierazpide desberdinetako sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea du helburu Hi(zki)bridoak laguntzak.
- Euskara hutsezko kultur emanaldi berri baten gidoia eta emanaldia bera sortzea eta garatzea. Aukeratutako lanaren lehenengo emanaldia 2022ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko da. Emanaldiak formatu txikian egiteko modukoa izan beharko du eskatzen da.
- Hautatutako lanak 3.000,00€ko ordainsaria jasoko da.
- 2021eko azaroaren 22ean amaituko da lanak aurkezteko epea.
- Epaimahaiak abenduaren 20an emango du hartutako erabakiaren berri.
Bost kidek osatuko dute beka honetako epaimahaia: Eneko Sagardoy aktoreak, Lutxo Egia idazleak, Haizea Barcenilla arte-kritikariak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak.
OINARRIAK, hemen.