Mikel Laboaren “Lekeitioak” hizpide, Tabakalerako “Hizketaldi Handia”-n

2021-03-04

Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziak zuzendutako Hizketaldi Handia: Non dago Lekeitio? mahai-inguru zikloa hasiko da bihar, Tabakaleran.

2021eko udaberrian, Tabakaleran egingo den Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa-proiektuaren baitan egingo da berbaldia. Komunikazio-Inkomunikazio egitasmoak askotariko jarduerak bilduko ditu : hitzaldi, mintegi, erakusketa eta musika.

Tabakaleraren arabera, “egitasmo honek, Mikel Laboaren Lekeitioak izeneko obra esperimentalak ditu abiapuntu, eta bereziki du aztergai Lekeitioetan gauzatzen den materia desberdin eta askotariko jatorrien arteko lotura: musika eta herri kultura, abangoardia literario eta artistikoetatik eratorritako piezak eta ahozkotasuna, hizkuntza(k) eta hizkeren arteko gurutzatzeak eta borrokak, edo muntaiaren eta itzulpenaren erabilpena”.

Egitaraua: “Hizketaldi Handia”

Martxoak 5, 18:00-19:30, Sarrera

  • Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia: Aurkezpena EUS
  • Lawrence Abu Hamdan: Walled Unwalled (2018) (Zine-proiekzioa. Azpitituluak ES)
  • Frédéric Jouanlong: Karawane (Performancea). Frédéric Jouanlongek ahotsa eta bolumena emango dizkio Hugo Ballen dadá testuari.

Martxoak 6, 11:00-13:30, Hitz ezin/ Hitz egin  

  • Itxaro Borda  (Moderatzailea) EUS
  • Beñat Achiary: Kontzertua
  • Antonio CasadoErresonantzia eta Kiromantzidxa: arte soziala pandemia garaietan EUS
  • Juan GarziaMunduak euskaratzen (ONLINE) EUS
  • Juan GorostidiGorrotoaren politikaz: sumindura, azken giza baliabidea EUS

Martxoak 6, 15:30-18:00, Ze distantzia behar du mirak?

Maialen Lujanbio (Moderatzailea)  

  • David Toop: A Disconnected Voice: voices with and without bodies (ONLINE) EN
  • Karine Etxeberri: Uraren kantuak EUS
  • Iván de la Nuez: Desde un lugar en la retaguardia ES
  • Bernardo Atxaga: Sehaska kanta bat Etiopian EUS

Martxoak 6, 18:30-21:00, Belarriaren amilizuak  

  • Xabier Erkizia (Moderatzailea)   
  • Raul Cantizano: El baile de las cuerdas (kontzertua)
  • Hannah Silva: The Sounds Inside Speech (ONLINE) EN
  • Alessandro Bosetti: Sistéma, an opera on tutto e niente (ONLINE) EN
  • Ainara Santamaria: Esperimentazioaren tradizioak Euskal Herrian EUS
  • Ramon Lazkano: (Hitz) Instrumentala EUS