Zergatik ospatzen dugu Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna?

2021-02-19

Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Bere helburu nagusia da ama hizkuntza eta kulturarekiko kontzientzia munduan zehar sustatzea. 1999. urtean iragarri zuen estreinakoz UNESCOk Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna. Harrezkeroztik, urtero ospatzen da.

Nazioarteko egun horren jatorria 1952ko otsailaren 21eko gertaera batean dago: Bangladeshko hiriburuan, Dhakan, ikasle gazte batzuk hil zituzten manifestazio batean bengalera eta urdu hizkuntzen arteko eztabaida amaigabearen ondorioz. Hortaz, hizkuntzen arteko lehiak eragiten duen mina ez ahazteko ere baliagarria da Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna.

Horiek horrela, ba al zenekiten Bangladeshen jaieguna dela otsailak 21?

Gure aldetik, otsailaren 21ean, igandean, parte hartzerako proposamen sinple eta erakargarria abiatuko dugu Euskararen Etxeko sare sozialetan, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna eta hizkuntz aniztasuna ospatzeko helburuarekin.

Beraz, igandean, adi egon zaitezte Euskararen Etxeko sare sozialei!