Gabriel Aresti euskaltegiko zortzi taldek parte hartu dute “Euskal Alien Nazioa” ihes-gelan

2021-02-10

Euskararen Etxean Euskal Alien Nazioa ihes-gela abiatu dugu; parte-hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko.

Bada egitasmo berri horren pilotajea Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiko zortzi talderekin egin dugu. Hala, haien partaidetzari esker, hainbat hobekuntza egin ditugu.

Hortaz, eskerrak eman nahi dizkiegu Gabriel Aresti euskaltegiko irakasle eta ikasleei, gure proiektuan parte hartzeagatik.

Euskal Alien Nazioa ihes-gela ostegun, ostiral eta larunbatetan bisitatu daiteke. Ez galdu euskara modu ludiko eta dibertigarrian gozatzeko aukera berri hau.

Sarrera doakoa da. Egin erreserba!