Loraldia udagoienean berrabiatuko da

2020-09-14

Loraldia berreskuratzea lortu dugu! Irailaren 26an hasi eta urriaren 22ra arte luzatuko da, etorriko zara?”, gonbidapen horren bidez jakinarazi du Loraldiak irailaren 26tik urriaren 22ra berrabiatuko dela jaialdia.

Iñigo Astizek irakurriko duen Högeitavat Mendeko Emanaldi Poetikoa ikuskizunarekin hasiko jaialdia irailaren 26an, Itsasmuseum Bilbaio museoan. “Iñigo Astiz idazlearen “Analfabetoa” liburua ixten duen testua oinarri hartuta, mende honen mamuei eta itxaropenerako zantzuei eskainitako poema irakurketa eszenikoa prestatu dute Astizek berak eta Mikel Ayerbek”.

Jaialdia, halaber, urriaren 22an amaituko da Muga taldeak Euskararen Etxean eskainiko duen emanaldiarekin. Ekitaldi hori Hi(ZKI)bridoak egitarauarekin lankidetzan burutuko da.  Muga proiektua Xabier Montoiaren Anfetamiña liburutik abiatzen da

“Berez, disziplina anitzeko ikuskizuna da. Poesia, musika eta ikus-entzunezkoak batzen dituen ekinaldi artistikoa, hain zuzen. Anfentamiña izan zen Xabier Montoiaren lehen poema liburua eta Alberto Gonzalez musikariak (Aterkings, Uler 600 edo 6nemen9 banden partaidea) kanta bihurtu. Horrez gain, proiektua burutzeko Iñigo Romera (Cancer Moon, El Inquilino Comunista…), Iñigo Eguillor (Gringo, Trampas…) eta Itziar Beristain (taldearen ahotsa) batu ditu.  J.A. Goñi Areta Juxe argazkilaria izan da proiekzioen irudien egilea”.

Miren Agur Meabe, Amorante, Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Petti, Garbiñe Ubeda, Onintza Enbeita, Maddalen Arzallus eta Thierry Biscary dira Loraldian parte hartuko duten beste sortzaile batzuk. Informazio gehiago hemen.