Espazioak

Euskararen Etxeko espazioak erabilgarri daude euskara helburu edo misio duten entitate eta elkarteentzat. Espazio horiek aurkezpen, prestakuntza edota bileretarako balia daitezke.

Hitz Aretoa

Bigarren solairuan dagoen espazio zabala da. Arbel digitala dauka eta askotariko ekitaldiak egiteko aproposa da: ikastaroak, hitzaldiak, aurkezpenak…

Berba Aretoa

Beheko solairuan dagoen espazio zabal eta argitsua da. Kristalezko hormak ditu eta kalearen bi aldeetara ematen du. Askotariko ekitaldiak egiteko aproposa da.

Ele Aretoa

Bigarren solairuan dagoen gela da. Arbel digitala dauka eta ikastaroak edota formazioak antolatzeko espazio egokia da.