EIZ. Euskararen Interpretazio Zentroa

Eskola programa

Euskararen Interpretazio Zentrora bisitan datozen ikastetxeei ordubeteko bisitaz gain, lantegi batean parte hartzeko aukera ere eskaintzen diegu. Gazteekin lanean eskarmentu handia daukan lantaldeak gidatzen du eskola programa eta eduki guztiak egokitzen ditugu adin bakoitzaren behar eta interesetara.

Euskararen Interpretazio Zentro berriak euskara kanpotik barrura ezagutzeko aukera ematen du, era jostalari, umoretsu, irudimentsu eta, batak ez du bestea kentzen, era zehatz eta zientifiko batean. Gainera, euskararen bizi indarra eta aniztasuna transmititu nahi ditu.

Unitate didaktikoak:

  • Aurre ezagutza aktibatu! Etorri aurretik ikastetxean lantzeko edukiak*
  • Interpretazio Zentroko bisita + Lantegia  

*Lehenengo partea landu edo ez ikastetxeak erabakiko du.

Eskola programaren helburuak:

Ikasleek egunero jasotzen dituzte euskara klaseak. Gramatika, ortografia, idatzizko ulermena lantzen dute… Baina, zer dakite gure hizkuntzari buruz? Ezagutzen dituzte euskararen berezitasunak? Badakite zer hizkuntza aniztasun dagoen Euskal Herrian? Euskararen Interpretazio Zentroa gure hizkuntza ezagutzeko lekurik egokiena da.

Helburuak:

  • Euskararen Interpretazio Zentro berriaren ezagutza zabaltzea eta euskara hizkuntza bizia dela erakustea.
  • Euskararen historiaren aberastasuna ezagutaraztea. Euskarak gehitu egiten du.
  • Ikasleen adinera eta mailara egokitutako esperientzia eskaintzea.
  • Ikasleen euskara erabilera sustatzea eta hizkuntza erabilerari buruzko hausnarketa bideratzea.
  • Euskararekiko interesa piztea eta jarrera positibo bat lortzea.
  • Esperientzia dinamikoa eta interesgarria eskaintzea.
  • Ikaskuntza kooperatiboa lantzea.

Lantegia lau etapatan antolatuta dago:

Euskararen Lorategia”, erakusketa birtuala

Euskararen Interpretazio Zentroak eskaintzen duen Eskola Programan parte hartu duten 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako collageekin osatu da Euskararen Lorategia erakusketa koloretsu eta irudimentsua, zeina sarean ikus daitekeen, hemen.

Horrekin batera, euskarak ikasleengan eragiten dituen iritziak ere bildu ditugu, collageetan txertatu dituzten testuekin osatutako zuhaitzean.