“Zutabeak eta artikuluak idazteko ikastaroa” ondu du EIEk maiatzean

2022-05-10

Euskal Idazleen Elkarteak zutabeen eta artikuluen idazketari buruzko ikastaroa antolatu du EIE berak Donostian duen egoitza nagusian, maiatzaren 18an, 24an, 31n eta ekainaren 7an, 17:30etik 20:00etara. Pako Aristi idazlea arduratuko da ikastaroez.

Zutabeak eta artikuluak idazteko ikastaroa saioari dagokionez, “zutabe edo artikulu mota asko dago, zutabe klasikoak, iritzi artikuluak, intimistak, kostunbristak, literarioak, amaieran ezustekoa dutenak, ibai tematikoak… Guztien oinarrian bi baldintza daude: ideiak egoki formulatzea, eta euskara txukun erabiltzea. Alegia, testuaren egitura, batetik, eta esaldien eraikuntza bestetik, idazten dugun horretaz kontziente izatea ere funtsezkoa da. Gauza hauetaz guztietaz jardungo dugu ikastaroan, eta praktika asko egingo dugu”

Irudia

Ikastaroak Pako Aristik zuzenduko ditu, zeinak, besteak beste, prentsan kolaboratzen duen, iritzi artikuluak idatziz. Elkarrizketak eta erreportajeak ere landu izan ditu. La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratia hedabideetan aritu da; ETBko gidoilaria izan da.

Ikastaroan izena emateko, hemen.