Igela argitaletxeak jakinarazi duenez, ekainaren amaieran Yukio Mishima idazle japonirrak idatzitako Maskara baten aitortza izenburuko eleberria eskuragarri izango da.
Iker Alvarez itzuli du japonieratik, Angel Errok gibelsolasa idatzi du eta zuzenketez Amaia Apalauza arduratu da. Liburuaren azal ederra Iban Sainzek egin du.
Honatx liburuarebn sinopsia: “Kochan nerabeak, Japoniako gizarte inperial eta militaristan hezia delarik, apurka egin beharko du aurrera, bere homosexualitatea onartu eta bere inguruan jasaten duen eguneroko atzerakoi eta gogorrean. Yukio Mishima XX. mendeko japoniar idazle nabarmenetariko bat da; Maskara baten aitortza da bere maisulan ezagunenetariko bat. Iker Alvarez itzultzaileak Japonieratik zuzenean euskarara ekarria, euskal irakurleek aspaldiko partez gozatu ahalko dute berriz ere Mishimaren prosaz”.