
Uxue Alberdik eta Miren Amurizak Erbestez erbeste bertso saio literarioa taularatuko dute Bilbon kokatutako Kuna espazioan, azaroaren 22an. Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea gai-jartzaile arituko da.
Emanaldia Euskal Idazleen Elkarteak ondu du, eta 19:00etan hasiko da.
“Euskal Idazleen Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker, kultur ondarea gaurkora ekartzeko antolatutako kanpaina da. Garai bateko emakumeek idatzitako kronika sorta bat hautatu eta ezagutaraztea da helburua; garai zailenetan ere, euskaraz idazteko grina bazela ikus dezagun”.