TOKIKOM Sariak 2021, abian

2021-07-14

Aurten ere, TOKIKOM Sariak banatuko dituzte, “toki komunikabideetan egunero-egunero egiten den lan handia aitortzeko asmoz”. Ohiko hiru sariei, azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onena, aurten laugarren gehituko zaie, komunitatearen saria, “2020ko arrakasta ikusita, komunitatearen saria ere emango dugu, publikoak emandako bozketan oinarrituta”.

TOKIKOM Sarien helburu nagusiak euskarazko toki komunikabideen lana ezagutaraztea eta lan horren balioa publikoki aitortu eta aldarrikatzea da.

Sarietarako proposamenak aurkezteko epemuga  2021eko irailaren 10a izango da. “Sariketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da proposamenak bidaltzea epaimahaiari. Proposamen horiek lanaren egileak berak zein beste medio edo partikular batek aurkez ditzake”.

Proposamenarekin batera, fitxa labur bat bidaliko da, honako datu hauek jasoz:

  • Proposamena egiten duenaren izen-abizenak (edo izen soziala) eta kontaktatzeko modua.
  • Lana zein saritarako proposatzen den
  • Proposatutako lanaren izenburua
  • Proposatutako lana zein komunikabidetan eta noiz argitaratutakoa den
  • Proposamenaren arrazoiak: zer meritu edo ezaugarri ikusten zaion proposatutako lanari, sariotara aurkezteko.

Hori guztia, hemendik aurkeztu beharko da: https://tokikom.eus/sariak/2021/proposamenak

Sariketaren oinarriei eta baldintzei buruzko xehetasun guztiak, hemen.