Sustatuk jardunaldia egingo du Bilbon 20. urteurrena ospatzeko

2021-11-09

Goiena eta CodeSyntax-ek Sustatu webgunea abiatu zuten 2001. urtean. Hartara, 20 urteko ibilbidea egin du. Efemeride esanguratsu hori ospatzeko, Bilbon, jardunaldia ondu dute Bilboko Bilbao AS Fabrik zentroan, azaroaren 26an.

Sustatuk jakinarazi duenez, “20 Urte Euskaraz Interneten izena jarri diogu dena delakoari, #20urte traola proposatzen dugu, eta tokian eta data jarri ditugu: Bilbon, Zorrotzaurreko Bilbao AS Fabrik zentroan, azaroaren 26an, ostiral arratsaldez, hiru aste barru”.

Jardunaldiaren egitaraua:

16:00: Harrera

Eneko Astigarraga (CodeSyntax), Luis Berasategi (Bilbao AS Fabrik), Maite Goñi (ekitaldiko aurkezlea)

16:15: Mahaingurua: 20 urte zaharrago

Sustatu (Luistxo Fernandez), Euskarazko Wikipedia (Iñaki Lopez de Luzuriaga), Armiarma (Patxi Gaztelumendi), Dantzan (Oier Araolaza)

17:15: Pechakucha erako hitzaldi azkarrak

(egitaraua osatzen)

18:00: Hitzaldia

Partehartzea eta eztabaida Interneten

Goizalde Landabaso eta Leire Narbaiza

Informazio gehiago, hemen.