Sormene egitasmoaren edizio berria urriaren 30ean abiatuko da Galdakaon

2023-10-18

“Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat. Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…”.

Bada, Sormene proiektuaren aurtengo edizioa urriaren 30ean hasiko da emakume musikariei buruzko solasaldiarekin: Genealogia berri bat. Mahai-ingurua Torrezabalen izango da, eta 19:00etan hasiko da. Hauexek izango dira parte-hartzaileak:

Garazi Navas, Maria Rivero, Lide Hernando ( Liher, Bele ) eta Aintzane Camara. Ihintza Orbegozo, halaber, dinamizatzaile arituko da.

Izan ere, Sormene egitasmoaren bereizgarria da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak azpimarratzea, “gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea”.

Egitarauak azaroaren 5era arte iraungo du, eta, besteak beste, hauek parte hartuko dute: Metrokoadroka antzerki taldeak; Maixa Lizarribar trikitilari eta panderojoleak; Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Irantzu Idoate eta Oihane Perea bertsolariek eta Maite Berriozabal gai jartzaileak; Ibil Bedi musika taldeak eta Libe Goitia idazleak.

Egitarauaren xehetasun guztiak, hemen.