Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak sustatzeko XIII. deialdia abiatu du Donostiako Udalak. Egitasmoak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 4an hasiko da eta irailaren 16an amaituko da.
Bi egitasmo aukeratuko dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
“Proiektu irabazleak 2.500 € jasoko ditu (gordinak eta zergak barne) Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.000 € (gordinak eta zergak barne) jasoko ditu. Gainera, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko”.
Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako auzoetako taberna eta lokaletan.
Informazio gehiago, hemen.