“Nola bizi duzu euskara?” jarduera dinamizatuko du Euskararen Etxeak Leioako campusean

2024-09-13

Irailaren 13an ikasle berriei zuzendutako harrera-eguna egingo dute UPV/EHUko Bizkaiko Campusean, Mikel Laboa Plazan, 10:30etik aurrera.

Euskararen Etxea ere bertan izango da, Nola bizi duzu euskara? jarduera parte-hartzailea dinamizatzeko asmoz.

Jarduera hori Euskararen Etxea, plazara izeneko erakusketa ibiltariaren aurrerapena izango da; izan ere, Euskararen Etxea, plazara erakusketak Bizkaiko campusean hasiko du bere ibilbidea urritik azarora bitarte.

Informazio gehiago, hemen.