Berria-k ondutako Sortzaileak garai pandemikoan online mintegian parte hartuko dute Leire Iribarne Diabolo Kiwi musika taldeko kideak, Ander Lipus aktoreak eta Nerea Ibarzabal Txakur Gorria sormen taldeko kideak. Ane Eslava kazetaria bestealde, moderatzaile arituko da.
Mintegia etzi, martxoak 10, egingo da, 19:00etatik aurrera, online, Zoom bidez.
“COVID-19aren pandemiak gogor jo du kultura, eta kalterik handienak pairatu dituzten sektoreetako batzuk dira arte eszenikoak, bertsolaritza eta musika. Horietan aritzen diren hiru sortzailerekin aztertuko dugu zeintzuk izan diren eragin nagusiak, beren esperientzia pertsonaletan oinarrituta”.
Informazio gehiago, hemen.