Anfetamiña Xabier Montoiaren lehen liburuan oinarritutako eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratutako egitasmoa da Muga. Proiektu horretan musika eta irudiak uztartzen dira. Bada, urriaren 22an, Euskararen Etxean izango da ikuskizun hori, Bilbon, 19:30etik aurrera.
Ekitaldia Hi(ZKI)bridoak zikloaren udazkeneko bigarren hitzordua izango da, bai eta Loraldia jaialdiarekin azken zita ere; ekitaldia, hain zuzen, Loraldiarekin ondu da elkarlanean.
Gonbidapenak doakoak izango dira, eta telefonoz erreserbatu beharko dira, 944 028 081, bi sarrera gehienez. Erreserbak gaurtik egin ahalko dira, ordutegi honetan: astelehenetik larunbatera, 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00. Loraldiaren webgunean ere eskura daitezke.
Ekitadia streaming bidez ere emango da.
Xabier Montoiaren Anfetamiña liburutik abiatzen da Muga. Poesia, rock musika eta ikus-entzunezkoak batzen ditu. Xabier Montoiaren lehen poema liburua izan zen Anfentamiña, eta Alberto Gonzalez musikariak (Aterkings edo 6nemen9) kantu bihurtu du, Iñigo Romera (Cancer Moon, El Inquilino Comunista), Iñigo Eguillor (Gringo, Trampas) eta Itziar Beristain musikarien laguntzaz. J.A. Goñi Areta Juxe argazkilariaren irudiekin jantziko dute saioa.