Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk “Maitasunaren itxiera” antzeztuko dute Bilbon

2021-04-29

Arriaga Antzokiak euskaraz ekoitzi du Pascal Rambert frantziarraren Clôture de l’amour (Maitasunaren itxiera) “ospetsua”; Rambertek berak zuzendu du, hain justu, euskarazko moldaketa, zeina Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk taularatuko duten gaur, bihar eta etzi, apirilak 29 eta 30 eta maiatzak 1  hurrenez hurren.

Arriaga Antzokiak iragarri duenez, Gaztañagak eta Sagardoyk “pasioz eta gordintasunez” antzezten dute bikote baten apurketa “lazgarria”. Bataila dialekto gordina gertatuko da bikotekideen artean,  elkar txikitu arte. Beldurra eta askatasunaren arteko borroka ere azalduko da.

Honela dio sinopsiak: “Intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna, mina… horiek dira Maitasunaren itxiera lanaren interpretazioa ondoen azaltzen duten hitzetako batzuk. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian. Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna gurutzatu egiten dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez”

Informazio gehiago, hemen.