Euskaltzaleen Topaguneak ondutako “Mintzalaguna elkarrekin!” ekimenaren bigarren deialdia zabalik da. Ekimenak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu. “Mintzalagunek elkarrekin euskara bizi eta erabiltzen dute”.
Topaguneak jakinarazi duenez, “urrian ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortu ziren. Urtarrilean komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du, bigarren izen emate deialdiari esker. Mintzalaguna euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da”.
Hala, 7.000 lagun elkartzen dira mintzapraktika saioetan, eta horrekin batera, aisialdi esperientziak partekatzen dituzte.
“Uda ondoren, asteroko hitzorduei ekin zieten, elkarrekin esperientzia aberasgarriak bizitzeko gogoz. Urtarrilean berriz ere mintzapraktika egiteko bilduko dira, bigarren deialdian bat egin duten mintzalagun berriekin batera”.
Informazio gehiago: https://labur.eus/P52Wo