Azaroaren 11n egingo da aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, Iruñeko Baluarten. XIII. Edizioa edizioa izango da, eta Migrazioak eta harrera linguistikoa izango dute aztergai. Nafarroako Gobernuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin antolatu da jardunaldia.
“(…) Kontuan izan behar da, gainera, gaur egungo immigrazioko biztanleriak inoiz baino ezaugarri desberdinagoak dituela, bai jatorri-estatuei dagokionean, baita kultura zein hizkuntza desberdinei dagokionean ere. Jakina, horrekin batera azaleratzen ari diren egoera sozial, ekonomiko eta politikoak ere askotarikoak dira. Beraz, aurreikusi gabeko konplexutasuna kudeatzea ezinbestekoa izango da euskararen biziberritze-prozesuan gizarteak aurrera egin dezan eta kulturen eta hizkuntzen arteko errespetuan eraikitako gizarte kohesionatua bideratu dadin”.
Jardunaldian gaiaren hainbat aspektu aztertuko dituzte; tartean, Jatorri atzerritarreko herritarrak Euskal Herrian: kokapen deskriptiboa, Hizkuntza-aniztasuna: bizipenak eta jarrerak eta Herri eta komunitate mailako errealitatea eta esperientziak. Egitarau osoa, hemen.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, hemen.