Gaur hasiko da Euskara, bestela ez gara 10. hitzaldi zikloa Zumaian. Lehenengo hitzaldia Euskara turismoaren olatuan izenburupean egingo da: Goizane Arana (UEMAko teknikaria) eta Asier Basurto (Donostiako BiziLagunEkin plataformako partaidea) arituko dira hizlari eta Gorka Zabaleta bideratzaile.
Beste hiru hitzaldi egingo dira egitarauaren barruan:
Otsailak 24: Migrazio erdalduna herri euskaldunetan. Enara Eizagirre (Aztiker ikergunea)
Martxoak 3: Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara. Idurre Eskisabel (EHUko irakaslea) eta Lorea Agirre (Jakin aldizkariko zuzendaria)
Martxoak 10: Musikaren inguruko solasaldia. Euskara eta musika: ahots berriak eztabaida zaharretan. Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Amancay Gaztañaga (Grises) eta Ningra.
Lehen hiru saioak Alondegiko Oxford aretoan izango dira, eta martxoaren 10ekoa Aita Mari zineman, 18:30etik aurrera. Nahitaezkoa da hitzaldietarako aurrez izena ematea: euskara@zumaia.eus edota 943865025 (616 luz.).