Maite Larburuk “Krak” argitaratuko du irailaren amaieran

2021-09-17

Maite Larburuk Krak izenburuko bakarkako bigarren lana plazaratuko du irailaren 28an. Hilaren 30ean, halaber,  zuzenean aurkeztu du Krak Donostiako Egia auzoan kokatutako Gazteszena kultur etxean, 19:00etatik aurrera.

Gazteszenaren arabera, “Krak Maite Larbururen bigarren bakarkako diskoa izango da. Helburu anitzekin sorturiko doinuak eta Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako idatziriko musika biltzen ditu”.

Hala, bere azken proiektuen artean dago  Amua antzezlana; Axut! antzerki konpainiarekin elkarlanean sortua. Antzezlan honetarako musika sortu eta interpretatzeaz gain, Larburu oholtza gainean dabil aktoresa lanetan, Ximun eta Manex Fuchs-en alboan.

Bada, antzezlan horren musika diskoan entzuteko aukera izango dugu irailaren 28tik aurrera. Dagoeneko, kantu bat entzun daiteke Badok Euskal Musikaren Atarian.