“LAUTAN HIRU, antzerki txikia festibal handia” otsailaren 8tik 29ra bitarte egingo da Bilbon

2024-02-06

Aurtengoa jaialdiaren seigarren edizioa izango da, eta “antzerkiaren gorputzaren “ inguruan ardaztuko da. Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak babestutako antzerki-ekimenak helburu hirukoitza dauka: euskarazko antzerkigintza dinamizatzea, Zazpikaletako giro euskaldunean eragitea eta antzerkigileei haien lanak erakusteko gure berriak eskaintzea.

Euskaltzaindiako webgunean jasotzen denez, “batez ere, formatu txikiko lanak antzezten dira LAUTAN HIRUn, hala iraupenari, nola muntaketari dagokionez (oro har, 25-50 minutuko piezak izaten dira), eta aurten sei agertokitan antzeztuko dira: Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15), BIRA Kulturan (Erronda kalea, 2); Cafe Bar Bilbaon (Plaza Barria, 6); 7Katu gaztetxean (Solokoetxeko eskailerak), Kalderapekon (Txakur kalea, 1) eta La Sinsorga Kulturgunean (Askao kalea, 9)”.

Egitaraua:

Otsailak 8

  • 19:00 (Euskaltzaindia): Gorputzaren adierazpen kontzientzia lantzeko tailer performatibo eta parte-hartzailea / Ainhoa Artetxe eta Itsaso Paya, 45’.:
  • 20:15 (La Sinsorga): Putaren bakarrizketa eroetxean / Laura Penagos, 50’.

Otsailak  15

  • 19:00 (BIRA): Duzhe Dobre / Iñigo Elosegi, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid, 25’.
  • 20:00 (7Katu): Belarriprest / Amaia Bono, 50’.

Otsailak 22

  • 19:00 (Kalderapeko): Beren izenez (estreinaldia) / La Piel konpainia: Lautan3 laguntza, 30’.
  • 20:00 (Euskaltzaindia)Goya non-stop / Telmo Irureta, 20’.

Otsailak 29

  • 19:00 (Euskaltzaindia): The Question (estreinaldia) / Cecilia Paganini eta Gorka Ganso, 15’.
  • 20:00 (Cafe Bar Bilbao): XXI. Cafe Bar Bilbao-Tartean sariak (irakurketa dramatizatuak): Arropa zuria / Iñaki Cid (20’) eta Dolu / Pantzo Hirigarai (20’).

Informazio gehiago, hemen.