“Laburbira” zirkuituak euskarazko 9 film labur zabalduko ditu 32 udalerritan

2021-04-22

Apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitarte, euskarazko bederatzi film labur ikusi ahalko dira Euskal Herriko 32 herritan, Laburbira ekimenaren baitan.

Antolatzaileen arabera, “jasotako film labur guztien artean zortzi aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik”; besteak beste, Zinebi eta Mendifilm Festival jaialdietan aurkeztutako lanak pantailaratuko dira Laburbiran.

Hauexek dira Euskal Herri osora zabalduko diren filmak: Aterpean Ateri (Ruben Crespo); Nigandik (Imanol G. Gurrutxaga); Game Over (Ilune Diaz Pollacino); Ilunabarrean Esan (Ekhiñe Aizkorbe, Sara Alonso, Irati Egibar, Julene Etxauri, Xabier Vallina, Irene Zaldua); Babarrun Txapelketa (Andoni Martinez de Madina);

Datsegit (Aitor Arruti Agirreurreta); Nire Eguneroko Maitea (Ximun Fuchs, Eñaut Castagnet, Manex Fuchs); eta, azkenik, Agur (Spookypheria Productions). Filmei buruzko xehetasun guztiak, hemen.