
Martxoaren 7tik apirilaren 11ra egingo da Laburbira, zeinak euskaraz filmatutako zortzi film labur bilduko dituen. Martxoaren 6an Donostian egingo den aurrestreinaldiarekin batera hasiko da aurtengo zirkuitua, San Telmo Museoan, 18:30ean. Aurtengoa XXII. edizioa izango da.
Irudieneak jakinarazi duenez, besteak beste, ondoko filmak pantailaratuko dituzte: “Goya sarietarako hautatutako filmak (Ekain Irigorienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko Gaua), Alaia Martin, Gipuzkoako Bertsolari finaleko irabazleak Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin batera zuzendutako Pentsatzen dut, Itziar Ituño protagonista duen Prosopagnosia edo Utlandsk Huezinema jaialdiko lan irabazlea.
Informazio gehiago, hemen.