Kubrick guztia, euskaraz

2021-02-03

Azpitituluak Euskaraz proiektuak Stanley Kubrick zinegile klasikoaren filmografia euskaratu du, “bertsio originalean, euskarazko azpidatziekin”.

Kubrick zinearen historiako sortzaile handienetarikoa da. Bere filmografia harribitxiz josta dago, tartean,  2001: A Space Odyssey (1968), A Clockwork Orange (1971), The Shining (1980) eta Full Metal Jacket (1987).

Azpitituluak Euskaraz egitasmoa bestalde, 2008. urtean abiatu zuen Luistxo Fernandezen, “komunitateko lanak koordinatuz, hainbat lagunen bidez azpitituluak kargatuz, eta Open Data Euskadiren eta Filmazpit-en ahalegin publikoak elkartuz, 10 urtean mila inguru azpidatzi bildu ziren”.