18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako “Koldo Mitxelena” literatura lehiaketaren 32. edizioa abiatu du Donostiako Udalak; lanak otsailaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira; originalak beharko dute izan.
Lehiaketan sei kategoria izango dira: komikia, komiki digitala, olerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.
Epaimahaia hauexek osatuko dute: Yolanda Arrieta, Beñat Gaztelumendi, Ana Malagon, Iñaki Martiarena Mattin, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaia.
Kategoria eta lehiaketa bakoitzeko
saritu bakarra izango da.
Sari banaketa ekainaren 5ean egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan.
Lehiaketari buruzko zehaztasun guztiak, hemen.