“Kiratsa” album ilustratuak jaso du 2022ko Etxepare saria

2022-06-28

Iban Illarramendi ilustratzaileak eta Eider Perez idazleak irabazi dute haurrentzako album ilustratuak saritzen dituen Etxepare sariketaren XVI. edizioa, Kiratsa lanarekin. 35 lanen artean hautatu du epaimahaiak, eta udazkenean plazaratuko da Pamiela argitaletxeak.

Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatu dute epamahaia. Epaimahaiak ilustrazioaren eta testuaren arteko uztarketa nabarmendu dute, maila handikoa baita.

Ñimi arkakuso baten abenturak biltzen ditu albumak, zeintzuk usaimenaren inguruan ardazten dira: usaina, kirats, lurrina…

Iban Illarramendi eta Eider Perez egileek 5.000 euroko saria jaso dute.