Jendaurrean irakurtzeko idazketa tailerra egingo dute Iruñean

2024-09-16

Iaz, Iruñeko Udalak eta Euskal Idaazleen Elkarteak Hitzen Mintegia abiatu zuten, parte-hartzaileak idazketan trebatzeko xedearekin. Aurten, Paperetik Taulara. Jendaurrean irakurtzeko idazketa tailerra ondu dute.

Tailerra hiru egunetakoa izango da, eta Oier Guillan dramaturgo, idazle eta kazetariak eta Mikel Ayllon dramaturgo, idazle, itzultzaile eta Arte Garaikideko doktoregaiak zuzenduko dute.

Tailerra honela egituratuko da:

  • Irailaren 28an. Idazketa saioa. Nola sortu jendaurrean eta taula gainean esateko testuak? Testu literariotik testu eszenikora. 
  • Urriaren 5ean Irakurketa saioa. Nola irakurri testu bat jendaurrean? Hitzetatik ahotsera eta gorputzera.
  • Urriaren  19an Zuzeneko saioa. Ikastaroan ikasitakoa praktikatzeko saioa, bi zatitan:
    • 10:00-12:30: Entsegu-saioa.
    • 12:30-13:30: Zuzeneko emanaldia, publikoari irekia. Ikastaroan idatzitako testuekin osatutako emanaldia.

Izen-emateak doakoak dira, eta 010 – 948 420 100 telefonoetan egin daitezke.

Informazio gehiago, hemen.