
Ostegunean, urriak 6, Hi(ZKI)bridoak kultur egitarauaren bigarren hitzordua egingo da, Bilboko Berreginen Museoan, 19:00etatik aurrera: Itziar Ugarte kazetari eta idazleak eta Mikele Landa ikus-entzunezko sortzaileak Gu gabe ere. Biharamuna aurkeztuko dute.
Ugarteren Gu gabe ere poema-liburutik abiatuta, bikoteak Gu gabe ere. Biharamunean ondu dute: Gu gabe ere liburuaren eszena gaineko hedatze bat da emanaldia, Itziar Ugarte Irizarren eta Mikele Landa Eigurenen eskutik. Poemei ikus-entzunezkoak josi dizkiete, hegal modura batzuetan, aingura lez besteetan. Zalantza, argi izpi eta, batik bat, inguruarekiko dialektikan sakontzen segitzeko modu bat.
