“Ilargi guztiak” film fantastikoa otsailean estreinatuko da

2021-01-20

Igor Legarreta zuzendari bilbotarraren bigarren film luzea da Ilargi guztiak, eta Itziar Ituño, Haizea Carneros eta Josean Bengoetxea ditu protagonista. Euskararaz filmatua, banpiroen mitoaren inguruan ardazten da.

Beldurrezko filmetatik urrunduz, drama fantastikoa da Ilargi guztiak. Hala, filmak tratamendu naturalista eskaintzen du eta pisu dramatikoa narrazio existentzialean jartzen du, kontakizun erromantiko bihurtzeko: Azken gerra karlistaren garaian, neska bat umezurztegi batetik erreskatatu du basoaren sakonean bizi den emakume misteriotsu batek. Zaurituta dago neskatoa, eta hiltzeko zorian dagoela, aingeru bat ikusi duela sinetsiko du, neskatoaren bila etorri den aingerua, zerura eramateko. Laster jakingo du baina, egun berriaren egunsentian, izaki arraro horrek betiko bizitza eman diola konpainiaren truke.

Igor Legarretak Cuando dejes de quererme filma estreinatu zuen 2018an. Ilari guztiak, beraz, bere bigarren lan luzea da. Legarretak Jon Sagalá (La sala, 2019; Bosque de sombras, 2006) gidoilariarekin idatzi du filma.

Filmaren protagonista Haizea Carneros (12 urte) aktorea da eta hau bere lehen antzezpen-lana da. Carnerosekin batera aktore ezagun ugari aritu dira; tartean, Itziar Ituño (La casa de papel, 2017-gaur egun; Loreak, 2014) eta Josean Bengoetxea (Oreina, 2017, Malas Temporadas, 2005). Gainerako aktoreak Lier Quesada (Un otoño sin Berlín, 2015), Zorion Eguileor (El Hoyo, 2019, Agur Etxebeste!, 2019) eta Elena Uriz (Akelarre, 2020; Tasio, 1984) dira.