Hizkuntzen Europako Eguna. “Agian hizkuntzei buruz ez zenekizkien 10 gauza”

2023-09-26

2001ean Europako Kontseiluak irailaren 26a Hizkuntzen Europako Eguna izendatu zuen. Egunaren xedea hizkuntzen ikaskuntza sustatzea da Europa osoan, heldu zein gazteen artean (Wikipedia).

Horren harira, hizkuntzei buruzko datu interesgarri batzuk bildu ditugu: “Agian hizkuntzei buruz ez zenekizkien 10 gauza”.

Hiru dira Hizkuntzen Europako Egunaren helburu nagusiak:

  1. Hizkuntzak ikasteak duen garrantzia azpimarratzea eta ikasten diren hizkuntzak dibertsifikatzea, modu honetan eleaniztasuna eta kulturen arteko komunikazioa sustatzeko.
  2. Europako hizkuntza eta kultura aniztasuna sustatzea, babestu eta bultzatu beharreko aberastasun gisa.
  3. Hizkuntzak etengabe ikastea sustatzea, eskolan zein eskolaz kanpo.

Egun honetan hainbat ekitaldi eta lehiaketa antolatzen dira jendearen parte hartzea sustatzeko. Informazio gehiago, hemen.