Baztan bailarako Aniz, Arizkun, Berroeta, Elizondo, Erratzu eta Irurita udalerrietan egingo da (H)ilbeltza, hil honen 22tik 28ra bitarte. Astea oparoa izango da, askotariko jarduerak bilduko baititu, tartean, solasaldiak eta mahai-inguruak, bertso-saioa, Miranderi buruzko dokumentala eta noir generoko nobelen aurkezpenak.
Honatx egitaraua:
Urtarrilak 22:
Idazleekin solasean, VI. (H)ilbeltza bekaren irabazlea: Altxa, hildakoak Fred Vargasen eleberriaren itzulpenaren inguruko solasaldia, Beñat Irastorza Ugalde itzultzailearen eskutik.
Arizkungo Medikuaren etxean, 19:30ean.
Urtarrilak 24:
Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara, Miren Agur Meaberen solasaldia.
Anizko Mendiarte elkartean, 19:00etan.
Urtarrilak, 25:
Jon Alonsoren Carvalho Euskadin liburuaren aurkezpena.
Elkarrizketatzailea : Irati Jimenez.
Berroetako Gure ametsa elkartean, 19:00etan.
Urtarrilak 26:
Mirande, film bat egiteko zirriborroa dokumentala, Josu Martinez zuzendariarekin.
Iruritako Gizarte Bilgunean, 19:30ean.
Urtarrilak 27:
Mahai-ingurua: Sorgin-ehiza Euskal Herrian
Parte-hartzaileak: Amaia Nausia Pimoulier, Asisko eta Juainas Paul Arzak hizlari.
Moderatzailea: Ane Eslava.
Arizkunenea kultur etxean, Elizondon, 11:00etan.
Bazkaria, Erratzuko Elkartean, 14:00etan.
Liburu aurkezpenak, 17:00etan.
-Ernesto Prat: Mendeku eskubidea.
-Mikel Begoña: Hiru etxe Santa Monikan.
-Xabier Lasa: Ura ez baita beti gardena.
Ebaltz, Susmagarrien gaua, Erratzun barna, 18:30ean.
Urtarrilak 28:
Erraiak etsai, itzuli beltza Beartzunen.
Elizondoko plazan, 10:30ean.
Bertso-saioa: Izu-gar-irrizkoa.
Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza.
Arizkunenea kultur etxean, Elizondon, 19:00etan.
Informazio guztia, hemen.