Haur Literaturako Mikel Zarate XII. Saria abian da

2022-03-16

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak ondutako Haur Literaturako Mikel Zarate XII. Sarian lanak aurkezteko epea zabalik dago.

Lanak hartzeko azken eguna maiatzaren 31a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, aldiz, 2022ko ekainaren 30a izango da.

Epaimahaia idazle hauek osatuko dute: Leire Bilbao Barruetabeña, Maribel Aiertza Rementeria eta Xabier Mendiguren Elizegi.

Saria, berriz, bakarra izango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina).

Informazio gehiago:

Lezamako Udala: liburutegia@lezama.org edo 944556126

Elkar argitaletxea: liburuak@elkar.eus  edo 943310267