2022ko Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jaso duen Hau gerra bat da lana aurkeztuko du Piszifaktoria Ideien Laborategiak martxoaren 1ean, ostiralean, Mamarigako Kultur Etxean, 20:00etan.
“Hau gerra bat da gure sorkuntzarik berriena martxan da berriro eta, oraindik ikusi ez baduzu, hainbat aukera izango dituzu udaberri honetan. (…) Diziplina anitzeko ikuskizun bat da hau, bidaia bat gerraren barrunbeetara, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena. Gerra bat bizitzeko prest zaude?”
Piszifaktoria Ideien Laborategiaren arabera, Hau gerra bat da gerra bat biziaraziko digun murgiltze-esperientzia bat da, lau lengoaia artistikoren bidez: hitza, musika, dantza eta antzerki fisikoa.