HABE Liburutegiak “Euskara buruzko 2024ko bibliografia hautatua” argitaratu du

2025-06-04

Euskarari buruzko 2024ko bibliografia hautatua bildu dute HABE Liburutegiko gidak 13 alean.

Liburutegiak berak egindako hautaketa-lan baten fruitua da, honakoak aintzat hartuta: “jorratzen ditugun  espezializazio eremua eta euskararen didaktikari, euskararen alderdi  psikologikoei eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari egiten diogun jarraipen estua”.

Gidan hauexek jasotzen dira:

  • Euskararen eta Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoa aztertzen dituzten lanen erreferentziak.
  • Euskararen alderdi didaktiko nahiz psikologikoak aztertzen dituzten lanen erreferentziak.
  • Euskal Herriko hezkuntza ereduak, hizkuntzei dagokienean, aztertzen dituzten lanen  erreferentziak.
  • Euskara ikasteko materialak.

Guztiak dira 2024an plazaratutako lanak: liburuak, liburuetako artikuluak, aldizkarietako artikuluak.

Informazio gehiago, hemen.