
Soziolinguistikako Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin burututako ikerlan hau 2021eko Gipuzkoako hizkuntza-aniztasuna azterketaren ondotik dator. Oraingoan, baina, bereziki erreparatu diote Erdialdeko eta Hego Amerikako herrialdeetatik etorritako pertsonei.
Klusterrak jakinarazi duenez, “kolektibo horren presentziak etengabeko hazkundea izan du azken bi hamarkadatan: 2001ean 3.957 pertsonak osatzen zuten, eta 2023rako 45.863 dira, Gipuzkoako biztanleriaren %6,3 eta etorkinen populazio osoaren %52,3 inguru. Datu horiek erakusten dute Gipuzkoako gizartea gero eta anitzagoa dela, eta hizkuntza-politiken ikuspegitik erronka eta aukera berriak planteatzen ditu”.
Ikerketak ikuspegi kualitatiboa izan du ardatz, integrazio soziolinguistikoaren prozesuak eta bizipenak sakontasunez aztertzeko asmoz.
Ikerketari buruzko xehetasun gehiago, hemen.
Txosten osoa, hemen.