Euskararen Nazioarteko Eguna: “Gida Bira”, gure museoak bertsotan

2022-11-23

Abenduren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak “Gida Bira” ekimena jarri du martxan; ekimena Euskararen Etxeak ondu du, Bizkaiko foru museo eta aretoen parte hartzearekin.

“Gida Bira” ekimenak gure museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza bilduko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat luzatzeko helburuarekin; hain zuzen, abenduaren 3an eta 4an, goizez, museo eta aretoetan, bisita gidatuak bertsolarien parte hartzearekin egingo dira. Hala, bertsolariek haien ekarpen oparoa egingo diote gidarien diskurtsoari, bisitarien gozamenerako.

Euskarak munduari begiratzeko aparteko modu bat eskaintzen digu, eta oraingoan, begirada hori bertsolarien bidez islatuko da Bizkaiko foru museo eta aretoetan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz.

Bertsolariak gidari lanetan arituko dira museo eta aretoetako bisitetan, gure ondareari haien ekarpen oparoa eransteko eta bisitariei gure ondarearen bestelako ikuspegi bat erakusteko asmoz.

Horiek horrela, euskara, gure ondarea eta gure kulturaren adierazpide garrantzitsuenetariko bat batuko ditugu, bisitariei jarduera kultural berezia eskaintzeko, betiere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko xedearekin.

Ekimena gune hauetan egingo da: Bakioko Txakoli Museoa-Txakolingunea, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bilboko Ondare Aretoa, Bilboko Rekalde Aretoa, Gernikako Euskal Herria Museoa, Kortezubiko Santimamiñe, Getxoko Punta Begola Galeriak eta Muskizko El Pobaleko Burdinola Museoa.

Halaber, museo eta areto horietan hauexek arituko dira bertsotan: Ibon Ajuria, Aitor Etxeberriazarraga, Oihana Bartra, Ander Elortegi, Imanol Uria, Miren Amuriza eta Jone Larrinaga.

Egitaraua:

  • La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda), Ibon Ajuria, abenduaren 4an, 11:30ean
  • Pobaleko Burdinola (Muskiz), Ibon Ajuria, abenduaren 4an, 13:00etan (Saio honetan bi gonbidatu berezi izango dira, Mari Domingi eta Olentzero)
  • Euskal Herria Museoa (Gernika), Aitor Etxeberriazarraga, abenduaren 3an, 10:00etan.
  • Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Aitor Etxeberriazarraga, abenduaren 3an, 11:30ean.
  • Arkeologi Museoa (Bilbo), Oihana Bartra, abenduaren 3an, 11:00etan.
  • Txakoli Museoa-Txakolingunea (Bakio), Jone Larrinaga, abenduaren 4an, 12:00etan.
  • Santimamiñe (Kortezubi), Ander Elortegi, abenduaren 4an, 12:00etan.
  • Punta Begoña Galeriak (Getxo), Imanol Uria, abenduaren 3an,11:00etan (Saio hau Liburuaren Arbola erakusketaren inguruan ardaztuko da, zeina EuskararenEtxeak ondu duen)
  • Ondare Aretoa (Bilbo), Miren Amuriza, abenduaren 3an, 11:30ean
  • Rekalde Aretoa, Oihana Bartra, abenduak 3, 11:00etan, eta abenduaren 4an, gonbidatu berezi bat izango da, Yogurina Borova, 12:00etatik aurrera.

Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman beharko da. Horretarako, jarri harremanetan museo eta aretoekin.

Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman beharko da ezinbestez. Horretarako, jarri harremanetan museo eta aretoekin:

Museo eta aretoen kontaktuak:

  • La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda):
     946 80 07 78, laencartada@bizkaia.eus
  • Pobaleko Burdinola (Muskiz):
    629 271 516, elpobal@bizkaia.eus
  • Euskal Herria Museoa (Gernika):
    946 255 451, euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
  • Arrantzaleen Museoa (Bermeo):
    946 881 171, arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
  • Arkeologi Museoa (Bilbo):
    944 040 990, arkeologimuseoa@bizkaia.eus
  • Txakoli Museoa-Txakolingunea (Bakio):
    94 602 85 13, txakolingunea@bizkaia.eus
  • Santimamiñe (Kortezubi):
    94 465 16 57, santimamine@bizkaia.eus
  • Punta Begoña Galeriak (Getxo):
    94 402 80 81, info@euskararenetxea.eus
  • Ondare Aretoa (Bilbo):
    94 406 77 37, ondare.aretoa@bizkaia.eus
  • Rekalde Aretoa (Bilbo):
    94 406 85 32, salarekalde@bizkaia.eus