Soziolinguistikako Klusterrak Bat aldizkariaren 120. zenbakia argitaratu du, zeina Gazteak eta euskara gaiaren inguruan ardazten den. “gazteen hizkuntza erabilera, gaitasunak eta bizipenak jorratu dituzte zenbait adituk, ikuspegi desberdinetatik. Neurri batean 2020ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldian landu ziren gaiak jaso dira aldizkarian”.
Estibaliz Amorrortu Gomezek eta Jone M Hernández Garcíak idatzi duten hitzaurrearen arabera, Gazteak eta euskara monografikoaren xedea ondoko galderei erantzutea da, ekintza eta ikerketa uztartuz: “Gazteek euren egunerokoan euskara erabiltzen dute? Nolako hizkuntza-praktikak dituzte? Zergatik dituzte hain praktika, esperientzia, bizipen ezberdinak batzuek eta besteek? Euskara erabiltzeko zailtasunak dituztenek zein oztopo dute lagunartean, egoera ez-formaletan, euskaraz erraztasunez hitz egiteko? Zer egin dezakegu hezkuntzako profesionalek, aisialdikoek eta ikerlariok nahi dutenei euskararen aldeko mudantza-prozesuetan laguntzeko, mudantza arrakastatsuak bideratu daitezen aukerak eskaintzeko?”.
Ondoko artikulu eta autoreek osatzen dute monografikoaren aurkibidea:
- Ekintza-ikerketa partehartzailea euskararen hiztun aktibo bihurtzeko babesgune eta zubi-espazio (Estibaliz Amorrortu Gomez, Jone Goirigolzarri Garaizar, Ane Ortega Etcheverry)
- Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia (Olatz Altuna Zumeta, Jone Miren Hernández García)
- Babesguneak: euskal hiztun gazteak aktibatzeko aukera (Jone M. Hernández García, Maialen Iñarra Arregi, Jaime Altuna Ramírez)
- Taldean jardun, taldean hiztun (Jaime Altuna Ramírez, Jone Miren Hernández García)
- Euskarabentura eta gazteen hizkuntza erabilera (Ainhoa Pardina Arenaza)
- PULUNPA! Emozioetatik euskaraz (Odei Guirado Irasuegi)
- Ikasleen motibazioa handitzea, euskararekiko atxikimendua hobetzeko bidea (Yolanda Olasagarre Mendinueta, Rosa Ramos Alfaro)
- Hizkuntzaz besteko irakasgaietan euskararen ahozko erabilera indartzen (Inés García-Askoaga, Olatz Bengoetxea Manterola, Josune Zabala Alberdi).
Informazio gehiago, hemen.