“Fadoak entzuten zituen gizona” antzezlanak Donostia Antzerki Saria eskuratu du

2021-03-10

Xake Produkzioak antzerki-taldearen antzezlanak maskulinitatea jorratzeko duen “modu originala” azpimarratu du epaimahaiak. Horrekin batera, obra “bikaina” dela adierazi du aho batez epaimahaiak. Martxoaren 27an egingo dute saria banatzeko ekitaldia, Viktoria Eugenia antzokian, eta bertan taularatuko dute berriz obra.

Iragan irailean, Xake Produkzioak konpainiak Fadoak entzuten zituen gizona obra estreinatu zuen Tolosako Leidor Antzokian. 2019an Eusko Jaurlaritzako Antzerki Testuen idazketarako diru laguntza eta Hitzartutako Zirkuituko Produkziorako diru laguntza jaso ondotik, konpainaik bere hirugarren antzezlana estreinatu zuen, konpainiaren bosgaren urteurrenarekin batera.

Orain, XXI. Donostia Antzerki Saria irabazi du: 12.000 euro eta Juan Luis Goenagaren margolan bat jasoko ditu konpainiak. Halaber, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, egingo dute saria banatzeko ekitaldia, Viktoria Eugenia antzokian, eta bertan taularatuko dute berriz obra.

Honatx obraren sinopsia: “Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako”.