Euskarazko laburtzapenak eta sinboloak izango dituzte aztergai Gasteizen

2024-09-10

Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak ikastaroa ondu du Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalaren laguntzarekin, irailaren 17an, akademiak Araban duen ordezkaritzan (Gaztelako atea, 54 / Gasteiz). Alfontso Mujika euskaltzain osoak zuzenduko saioa.

Ikastaroaren bitartez hainbat galdera eta zalantza argitu nahi dira: “Euskaraz argi duzu nola idatzi? Nola erabili behar diren letra larriak, lodiak, etzanak, sinboloak?”

2021ean hasi zuen Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) proeiktua eta urtarrilean plazaratu ziren lehen emaitzak. “2018an, euskara batuaren 50. urteurrena zela-eta egin zen Arantzazuko Biltzarra, eta han iragarri zuen Akademiak hurrengo urteetan ortotipografiari helduko ziola, besteak beste. Hala, 2021eko irailean abiatu zen Euskara Batuaren Ortotipografia egitasmoa eta abiada betean garatuz joan da geroztik Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) batzordearen ardurapean”.

Ikastaroan izena emateko, hemen.